C/ Francisco Javier Landáburu 701011 VITORIA-GASTEIZ TFN: 945173018 / 945173020

jueves, 27 de enero de 2011

SAVE THE CHILDREN

Kaixo lagunok!!!!
Aurten ere, korrikan parte hartuko dugu eta Haitiko umeei lagunduko diegu gure elkartasunarekin.
Korrika egiteaz gain,eskolako lanak ere egin ditugu....behitu zein politak diren!!!!!



5. eta 6. mailako ikasleen egindako gutunak

3.mailako umeen mandalak

2.mailako ikasleen egindako marrazkiak
Eskolako txikiek plastilinako Haiti eraikin dute.


domingo, 23 de enero de 2011

EZETZ JAKIN! QUÉ SABES DE...

HIRUGARREN PERTSONAIA/ TERCER PERSONAJE : GOROSTIA/ ACEBO

1- ¿ De qué color es la flor del acebo?¿ Y los frutos o bayas?
2- ¿ Junto a qué árboles se desarrolla el acebo?
3- Todos las plantas de acebo no dan bayas o frutos. ¿ Cuáles no dan?

1- Zein koloretakoa da gorostiaren lorea? Eta fruituak?
2- Zein zuhaitzen artean jaiotzen da gorostia ?
3- Gorosti guztiek ez dute fruitua ematen. Zeintzuk ez dute 
ematen?
TERCER PREMIO: MANTA DE SOFÁ












ANIMA ZAITEZTE!

viernes, 14 de enero de 2011

ARTIUM MUSEORA BISITA

Aurten ere, 4 urteko neska eta mutilak Artium museora joan gara. Animaliari buruzko eskulanak egin ditugu eta primeran pasatu dugu.
Eskerrik asko etorri diren ama guztiei emandako laguntzagatik.
















Este año también, los niños/as de 4 años hemos ido al museo Artium. Lo hemos pasado en grande haciendo trabajos manuales sobre los animales.
Muchas gracias a todas las madres que vinieron a ayudarnos.

jueves, 13 de enero de 2011

OLENTZERO ETORRI DA!!

Kaixo lagunak! ze suerte izan dugun, olentzero etorri da gure eskolara eta oso ondo pasatu dugu!! iujuuuuuu!!! gainera opari pila bat jaso ditugu, hemen dituzue hain ondo ibili gineneko argazkiak:




Hola amigos! menuda suerte que hemos tenido, ha venido olentzero a nuestro cole, que bien nos lo hemos pasado!!! además tuvimos un montón de regalos. Aqui teneis las fotos que nos sacaron

martes, 11 de enero de 2011

2.A gelakoek egindako antzerkia

Hemen ikus ditzakezue 2.A gelakoek egin zuten antzeslanaren zenbait argazki.
Eskerrik asko zuen lanagatik

ANTZERKIA, BAI GAUZA ZORAGARRIA!

ANTZERKIA, BAI GAUZA ZORAGARRIA!

AITA ORBISO Eskolan 6. Maila egiten ari diren neska-mutil talde bat gara. Aurten 16 neska-mutil eta izandako esperientzia zoragarri bati buruz hitz egin nahi dugu eskolako blog-ean bizitu genuena denoi azaltzeko eta honela denak esperientzia honen partaide egiteko. Merezi zuen.

Eguberrietako festibalean antzezlan luze bat eskaini genuen, “6.MAILA BUKATU DUT ”, Iñaki Aldaik asmatuta eta gure irakasleak moldatuta. Ordu bateko lana. Eskolan bizi ginen istorio batzuk. Polita, entretenigarria eta hunkigarria. Denok irrikaz geunden 3. Zikloa hasteko bagenekielako ziklo honetan antzerkia egiteko aukera genuela, aurreko ikasturteetako ikasleek urtero antzezlan bat prestatzen eta aurkezten zutelako. Horregatik ilusio handiaz hasi genuen ikasturtea.

Ordura arte ez genuen inolako esperientziarik izan lan honetan.Eskolako antzokian, neska-mutil ezagunen aurrean, eta irakasleen aurrean egitea, beste gauza zen. Urrian edo irakasleak banatu zigun obra. 10 orriko obra.Uf! Gehiegi ikasteko. Gehiegi antolatzeko. 16 ikasle ginen . Nola egin?.

Hasieran saio-probak dibertigarriak ziren: abestu, dantzatu, altu hitz egin , behar den bezala mugitu, publikoari hitz egin… inoiz ez eginiko ekintzak ziren. Antzerkia ez zen hitz egitea soilik.

Gero, egunak joan ahala pixka bat astunago izan zen. Batzuetan aspergarria. Zaila. Ez genuen ulertzen eszenan ezin genuela irririk egin, lan serio bat zela. Aunitz kostatzen zitzaigun eszena dibertigarriak antzeztea eta serio-serio egotea. Uf! Hori profesionalen gauza zen, ez neska-mutil batzuen gauza… Eta gogorrena hainbeste orri ikastea, hitzik ahaztu gabe eta hitz horiek noiz esan, eta hitz egitean zer egin baita hitz egiten ez denean ere. Zaila.

Abendua iritsi zen. Obra aurrera joaten zen. Poliki baina aurrera. Antzezteko modukoa. Mundiala! Guk, eskolako mailako handiena izanik, 16 ikasle… Ilusioz beterik prestatu genuen lana. Azken ahaleginak egin genituen, azken saio-probak…

Abenduaren 23an antzerkirako gauzak motxilan sartu, arropak ahantzi gabe, eta urduri-urduri. Benetan esperientzia itzela. Antzerkian gure eskolako lagunak, bueltaka, gortinak noiz irekiko zuten esperoan. Irakasleak, ikasleak, atezainak… Kristoren jende pila! Gu urdurik, nondik eta nora joan ez genekiela. Harrigarria! Ipuinetakoa!

Handik gutxira Antzokia betetzen hasi zen: ahotsak, mugimendua, ikasle-irakasleen joan etorriak… Ordua zen. Lan egiteko ordua. Denongan urduritasuna, ezin geldirik egon, “Ai ama! Bai jende pila!” “Non utzi dut makila? Non dago nire soinekoa? Nola hasi behar dut?” Hura iskanbila!

Antzoki isildu zenean hasi ginen antzezten. Hura urduritasuna! Ezin kabituz geunden! Baina lehendabiziko esaldiak eta oihuak eszenan bota ondoren, lasai ederrean sartu ginen istorioan.

Ederki antzeztu, ederki gozatu eta izugarri ongi sentitu ere. Ezin ongi azaldu eszenan zerbait egin eta berehala eszenatik irtetean geure burutik eta geure sabeletik korrika pasatzen ziren asmoak, zirrarak, burutapenak…

Eta obra bukatuta eszenatokira txaloak jasotzera atera ginean, hura bai iskanbila! Musikaren erritmoarekin denok saltoka, oihuka, kantuka, dantzaka, eskuak loturik. Benetan zirraragarria!

Antzezlana egina geneukala ia ezin sinetsiz. Denok zoratuta. Pozik, oso pozik denok. Galdera bat buruan zurrunbiloka: Berriz egiteko aukera izango dugu?Agian bai… Nahi bai… Esperientzia hau berriro bizitzeko irrikaz gaude.

Merezi du antzerkia egiteak. Merezi du asko ikasteak, aunitz saiatzeak, lan gogorra egiteak, gero eta gehiago ahalegintzeak, gure hizkera eta gure adierazpenak hobetzeak… Azkenean bizitzen dituzun pozak izugarriak baitira.

ANIMA ZAITEZTE ANTZERKIA EGITEN!!!

GANADOR 2º PREMIO. IRABAZLEA

Entre todos los acertantes  del segundo personaje ha resultado ganadora por sorteo SARAY  de 6º C
Y las respuestas correctas
1 Pajarillos, moluscos, ratones pequeños, insectos.../Txoritxoak, moluskuak, sagutxoak, intsektuak...
2 Dura entre 28 y 30 días y se encarga la hembra./28 edo 30 egun irauten ditu eta emea arduratzen da.
3 Al amanecer y al anochecer/ Egunsentian eta iluntzean.