C/ Francisco Javier Landáburu 701011 VITORIA-GASTEIZ TFN: 945173018 / 945173020

miércoles, 29 de febrero de 2012

INAUTERIAK 2012



 INAUTERI JAIETAN FESTA IZAN DUGU!! Aurten jolasaren inguruko mozorroak izan ditugu: Sorginak, Puzzleak, Partxis fitxak, Dominoak. Zein politak guztiak!!Dantza egin eta gero festa barruan jarraitu genuen, konfetiak festa eta erroskilak jana!! Hona hemen argazki batzuk
YA HAN LLEGADO LOS CARNAVALES!! Este año el tema para disfrazarnos ha sido los juegos. Por ello nos hemos disfrazado de Brujas, Puzzles, fichas de Parchis y Dominó, estábamos súper guapos/as!! Después de los bailes que nos echamos fuera, dentro tuvimos confetis mientras bailábamos al son de la música!! Y para acabar comimos unas rosquillas  riquísimas!!  He aquí unas cuantas fotos.

martes, 28 de febrero de 2012

jueves, 23 de febrero de 2012

PISTEN JOLASA/JUEGO DE LAS PISTAS (10)

"Gepardoak" taldearentzat doaz aste honetako 10 puntuak. Zorionak!!!
SAILKAPENA
99ko ikertzaileak      40 puntu
gepardoak            30    "
arranoak               20    "
krabelinak             20    "

Eta 10. mezuak honela dio:
HARRI-JASOTZEA
Goenatxo harri-jasotzailearen errekorra hauxe dugu: beruneko 175 kiloko harriarekin, ordu erdian, 37 jasoaldi.  Iñaki Perurena izan zen lehena 300 kiloko harria jasotzen; 267 kilokoa jaso du beso bakarrez.

Goenatxo ha levantado 37 veces una piedra de plomo de 175 kilos... ¡en media hora! Iñaki Perurena fue el primero en levantar una piedra de 300 kilos. ¡Y con un solo brazo otra de 267 kilos!

miércoles, 22 de febrero de 2012

PISTEN JOLASA/JUEGO DE LAS PISTAS (10)

10. PISTA
Arriagako parkea 1979ko abuztuaren 4an zabaldu zen.
Hori dago idatzita monolito honetan. Zuk ba al dakizu non dagoen?

        El parque de San Juan de Arriaga fue inaugurado el 4 de agosto de 1979.
Lo dice este monolito. ¿Tú sabes dónde está?

jueves, 16 de febrero de 2012

AGATE DEUNA 6.MAILAKOEKIN

Hona hemen 6.B-ko ikasle bat,Yara du izena.Kontatuko digu nola ospatu zuten aurreko larunbatean Agate Deuna eguna.




Kaixo Yara!Zer moduz aurreko larunbata?

Oso oso ondo

Zenbat elkartu zineten abesteko auzotik?

5 neska: Jenni, Maitane,Ife, Maria eta ni.

Zer ordutan geratu zineten eta non?

Arratsaldeko 5.30etan eskolako patioan.

Nondik ibili zineten?


Auzotik

Jendea ondo portatu al zen zuekin?

Bai, dirua, goxokiak eta janaria eman ziguten.

Eta abestu ondoren, zer egin zenuten?


Mariaren etxera joan ginen dirua zenbatu , meriendatu eta jolastu ginen.



Neska talde honek kontatzen digu esperientzia oso polita izan zela eta datorren urterako berriz egiten saiatuko direla.



Eskerrik asko gurekin elkarbanatzeagatik!!!!

martes, 14 de febrero de 2012

ORKESTRA GIZONAK

4. mailako ikasleek ahotsa jarri diote bideo honi:

lunes, 13 de febrero de 2012

PISTEN JOLASA/JUEGO DE LAS PISTAS (9)

Oraingo mezua "GEPARDOAK" taldeak aurkitu du. 10 puntu beraientzat eta zorionak !!!!

TRAINERUAK
Jatorriz trainerua arrantza egiteko itsasontzia zen. Izena “traína” hitzetik omen dator, arrainak (antxoak eta sardinak, batez ere) harrapatzeko sare tinkoa zena.
Una trainera era, originalmente, una embarcación  dedicada a la pesca. Su nombre puede derivar de la palabra "traína", que es una red de malla muy tupida utilizada para las capturas, sobre todo, anchoa y sardina.

viernes, 10 de febrero de 2012

PISTEN JOLASA / JUEGO DE LAS PISTAS (9)

9.PISTA

Harrizko ping-pong mahai batetik
 has zaitez zenbait pauso kontatzen.
Ez kendu inoiz bista iparraldetik
eta sekuoia izango duzu itxaroten.
------------------
Desde una mesa de ping-pong
algunos pasos contando voy.
Si al norte dirijo mi ilusión,
una secuoya me aguarda hoy.

martes, 7 de febrero de 2012

SALVIREN ERRETIROA / SALVI SE JUBILA

Gaur gure lankide Salviren azken laneguna da. Faltan botako zaitugu! Zaindu zeure burua!
Hoy es el último día de nuestra compañera Salvi. ¡Te echaremos mucho de menos! ¡Cuídate!


domingo, 5 de febrero de 2012

miércoles, 1 de febrero de 2012

LOREAK ZIMELDUTA DAUDE

2. mailako ikasleek grabatutako bideoa ikusi eta entzuteko aukera daukazue. Ondo pasa!